Mundua

Putin: "Mehatxutzat jotzen dut NATO gure mugen ingurura zabaltzea"

Errusiako presidenteak ez ditu koalizioan nahi Ukraina eta Georgia.

2008ko apirilaren 4a
14:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Ukrainak eta Georgiak NATOn sartzeko negoziazioak hasteko ezezkoa jaso zuten atzo Bukaresten, NATOren bileran, baina biek aurrera begira barruan sartzeko aukerak izango dituztela-eta, gaur Vladimir Putin Errusiako presidenteak gogor kritikatu du hori. "Mehatxutzat jotzen dut NATO gure mugen ingurura zabaltzea", esan du Putinek.

Elkarrizketak hasi eta hamar urteko epean sartu ohi dira kide berriak NATOn. Errusiak, baina, estutu egin du koalizioa, bi herrialde horiek onar ez ditzan, eta baita lortu ere. Europak ez du nahi Moskurekiko harremanak okertzea. Izan ere, Europako Batasunaren gas hornitzaile nagusia da Errusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.