futbola

Qatarrera jokatzera joan edo ez aztertzen ari da Joseba Etxeberria

1995ean Qatarren bertan 20 urtez azpiko Munduko Txapelketako golegile nagusia izan zen. Athleticeko jokalariak hango klub baten eskaintza jaso du.

2010eko urtarrilaren 19a
15:56
Entzun
Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977) Athleticeko aurrelariak Qatarko klub baten eskaintza jaso du, denboraldi hau amaitu ostean hara joan dadin jokatzera. Ekainaren bukaera arteko kontratua du Etxeberriak Athleticekin.

1995eko urtarrilean egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan, Realarekin, eta hilabete batzutara Qatarren 20 urtez azpiko Munduko Txapelketako golegile nagusia izan zen -Espainiarekin aritu zen-. Zazpi gol egin zituen, bigarrenak baino lau gehiago -Dani, Portugal-. Argentinak irabazi zuen txapelketa.

Mundial haren ondoren fitxatu zuen Athleticek, 550 milioi pezetako klausula ordainduta. Harrezkero Etxeberriak 510 partidatan jokatu du Bilboko taldearekin eta 104 gol sartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.