Quebeceko Sindikatu Nazionaletako Konfederazioko presidenteak azkenengo hogei urteetan Quebecen bi erreferendum egin direla gogorarazi du, eta herri kontsulta horrekin "prozesu estrategiko guztia ez litzatekeela agortuko" nabarmendu du, "erreflexionatuz gizarte guztiaren eta gizarte eragileen inplikazioa areagotu behar baita".
Carbonneauk globalizazioaren fenomenoaz ere mintzatu da, eta zentral sindikalek "hainbat erronkei" aurre egin beharko dietela nabarmendu du. "Lurraldetasunari dagozkion gabezia demokratikoei nola aurre egin eta mugimendu sindikalean biziraupena nola bermatu dira erronkak" azpimarratu du.
Bestalde, Jose Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusiak azaldu duenez, atal horien inguruan eztabaidatuko dute bilkura honetan. Galizako eta Belgikako ordezkari sindikalek ere parte hartuko dute topagunean.
Quebec-Euskal Herria topaketak