Politika

Rabaneraren aurkako zentsura mozioa ez duela babestuko berretsi du PSE-EEk

EAJ, EA eta EBko batzarkideek Ramon Rabanera (PP) ahaldun nagusiaren kontra aurkeztutako zentsura mozioa ari dira eztabaidatzen Arabako Batzar Nagusietan. Bozketa bihar egingo da, baina ekimena ez duela babestuko berretsi du gaurko saioan PSE-EEk. Ondorioz, zentsura mozioak ez du aurrera egiteko aukerarik.

2005eko urriaren 10a
14:44
Entzun
Arabako sozialisten iduriko, EAJ, EA, eta EBko batzarkideak ez dira "benetan" ahalegindu zentsura mozioa aurrera ateratzeko adinako babesak biltzen, eta, ondorioz, ekimenak ez duela "sinesgarritasunik" nabarmendu du Juan Carlos Prieto PSEren bozeramaileak, zentsura mozioaren aurka bozkatuko dutela berrestearekin batera.

Gaur talde bakoitza bere ikuspuntua eman ondoren, bihar batzarkideek bihar emango dute boza, zentsura mozioaren alde edo kontra. Rabaneraren aurkako ekimenak aurrera ateratzeko ezinbestekoa du PSEren babesa, baina ezusterik ezean, mozioaren bultzatzaile EAJ, EA eta EBrenak baino ez ditu jasoko.

Zentsura mozioa aurkezteaz gain, hiru alderdi horiek Alvaro Iturritxa jeltzalea aurkeztu dute Rabaneraren ordez ahaldun nagusi izateko hautagai, eta hark, ekimenak aurrera eginez gero abian jarriko luketen gobernu programaren berri eman du. Gobernu horren ezaugarria "gardentasuna" litzatekeela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.