Ramon Gonzalo hautatu dute berriro NUPeko errektore

Hautagai bakarra izan da, eta botoen %80,9 lortu ditu. Parte hartzea %6,6koa izan da, batez ere ikasleengatik

Ramon Gonzalo, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2023ko martxoaren 31
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hauteskundeak egin zituzten atzo. 11:00etatik 18:00etara egon ziren zabalik hautetsontziak, baina ez zen ezusterik espero, hautagai bakarra aurkeztu baita: Ramon Gonzalo, egungo errektorea. Karguan jarraituko du, botoen %80 lortuta, baina parte hartzea %6,6koa izan da, batez ere ikasleen abstentzioagatik.

12.184 pertsona egon dira hauteskundeetara deituta: 10.204 ikasle, 1.475 irakasle eta ikertzaile (418, unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle doktoreak, eta 1.057, doktoreak ez diren irakasleak edo lotura iraunkorra ez daukaten ikertzaileak), eta 505 administratzaile edo zerbitzuetako langile.

Talde horietako bakoitzaren botoak ez du berdin balio. Botoa haztatua da, eta unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle doktoreenak %59 balio du; aurreko kategorian sartzen ez diren irakasle eta ikertzaileen botoak, %11; ikasleenak, %20; eta administratzaileenak eta zerbitzuetako langileenak, %10. Hortaz, 12.184 hautesleetatik, 418ren botoak gainerako guztiena baino pisu handiagoa dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.