Politika

Ramon Jauregi, PSE-PP akordioa Arabako Foru Aldundira zabaltzearen aurka

"Jaurlaritzako gobernua sozialista da, ez PPrekin dugun koalizioa", esan du gaur PSE-EEko kide historikoak. EAJko presidentearen ustez, ordea, ituna hitzartua dute.

2009ko maiatzaren 20a
13:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Ramon Jauregi PSE-EEko kide historikoak agertu du PPk eta bere alderdiak Eusko Jaurlaritzara begira egindako ituna ez luketela zabaldu behar Arabako Foru Aldundira. "Konpromiso batzuk izenpetu genituen eta ez dira zabaldu behar", esan du Jauregik gaur Radio Euskadin. "Izan ere, Jaurlaritzako gobernua sozialista da, ez PPrekin dugun koalizioa". Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia da lehendakaria, sei sailburu alderdi berekoak dira eta lau independenteak.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PP buruzagiak, baina, bi alderdiok Arabako Aldundirako ere akordioa egin beharko luketela esaten ari dira behin eta berriro. Gaur egun EAJkoa da ahaldun nagusia -Xabier Agirre-, nahiz eta 2007ko hauteskundeetan hirugarren alderdi bozkatuena izan zen. PPk irabazi zituen bozak eta PSE-EE geratu zen bigarren. EAJk, Aldundia eskuratzeko, EArekin eta Aralarrekin akordioa egin zuen.

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen ustez, PSE-EEk eta PPk ituna "hitzartua" dute.

PPk ituna Getxoko Udalera (Bizkaia) ere zabaldu nahi du, berak hartzeko alkatetza. EAJ dago agintean -berak irabazi zituen bozak-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.