politika

Raxoi eta Urkullu ostegunean bilduko dira, Madrilen

Ofizialki lehen aldiz batuko dira PPko eta EAJko presidenteak.

2010eko uztailaren 6a
15:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Ostegun honetan 11:30ean bilduko dira ofizialki Maraino Raxoi Espainiako PPko presidentea eta Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria, Madrilen, Kongresuan. Lehen aldiz elkartuko dira biak, harremanak "normalizatzeko" helburuarekin.

EAJk adierazi du bilerak ez duela adierazi nahi Jose Luis Zapatero Espainiako gobernuburuaren aurkako zentsura moziorik aurkeztuko dutenik.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak jakinarazi du Raxoi-Urkullu batzarrak ez duela eurek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan PSE-EErekin hitzartuta duten ituna aldatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.