Mariano Raxoi PPko presidentea Iruñean izan zen atzo, Santiago Cervera Nafarroako Parlamenturako alderdiko zerrendaburuari babesa adierazteko asmoz. Raxoik adierazi zuen Nafarroaren «egonkortasun politiko, ekonomikoa eta soziala» bilatuko duela PPk hauteskundeetan, «EAEnbezala». PPko buruzagia «oso harro eta pozik» azaldu da Cerverak egindako lanarekin, eta bisita baliatu zuen Nafarroarekiko konpromisoa dekalogoa izenpetzeko.
Cerveraren irudiko, konpromiso hori garrantzitsua da, «herritarrek frogatu ahal izango dutelako alderdiak hartutako konpromisoak betetzen dituen edo ez».