Russell Crowe eta Cate Blanchett Robin Hood filmeko protagonistak izan dira Cannesko Zinema Jaialdira iristen lehen izarrak, eta Ridley Scott zuzendariaren film berrienak dituen xehetasunez mintzatu dira. Robin Hood gogoetazaleagoa eskaintzen du Scotten pelikulak, akzio gutxiagorekin, eta Hood baino ausartagoa den Marian pertsonaiarekin. Harrera hotza izan du lanak, eta polemika eragin du bertsio berrituak. Lehiaz kanpo aurkeztu dute, hala are, film hau.
Gaurtik hilaren 23ra arte hemezortzi film lehiatuko dira sail ofizialean Urrezko Palmaren bila, besteak beste, Alejandro Gonzalez Iñarritu, Abbas Kiarostami, Takeshi Kitano, Mike Leigh, Nikita Mikhalkov, Bertrand Tavernier, Rachid Bouchareb eta Apichatpong Weerasethakul zuzendarien filmak. Gutxi arriskatu dute aurten antolatzaileek, errealizatzaile esagunen aldeko apustua eginez.
kulTURA