Roman Sudupen San Markos Mankomunidadeko presidente kargua uztea erabaki duela eta, hiru puntuko adierazpena argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Hasteko, Suduperen erabakia koherentea dela esan dute. "Donostiako alkatearen jarrera San Markos Komunitateko erabakiak sistematikoki ez betetzea dela ikusita".
Bigarrenez, Donostiako Alkate Odon Elorzaren jarrera salatu nahi izan dute, beraien iritzian, "aldebakarrekoa, elkartasunik gabea eta biziki boikoteatzailea" delako, "zaborren arazo hain garrantzitsuaren aurrean".
Azkenik, zera gogorarazi nahi izan dute: "prozesu argi, garden eta partehartzailea izan ondoren, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra Gipuzkoako Mankomunitate guztiek onartu dutela".
Amaitzeko, esan dutenez udal eta mankomunitateekin elkarlanean aritzeko "orain arte egin duen bezala", beti egongo dira prest, "Gipuzkoako hiri hondakin solidoen kudeaketaren arazo larria erabakitzeko, Hondakinen Plan Orokorrean oinarrituta".
errauste plantak