politika

Rubalcaba eta "alarma faltsuak"

Barajasko aireportuan motxila bat lehertarazi du Poliziak gaur eguerdian. Espainiako Barne ministroak ETAren atentatua edo bahiketa gerta daitekeela iragarri zuen lehengo astean.

2010eko urtarrilaren 2a
18:09
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak lehengo astean lau haizetara zabaldu zuen ETAk "atentatu handi bat" egin dezakeela edo bahiketa bat, eta horrek ezinegona-eta piztu dituela dirudi. Horren ondorioetako bat izan da gaur eguerdian Madrilen, Barajas aireportuan, motxila bat lehertarazi duelako Espainiako Poliziak, susmagarria zelakoan. Geroko miaketan, ordea, ez du lehergairik aurkitu.



"Alarma faltsua izan dela esan didate nire kolaboratzaileek", adierazi du Rubalcabak.

Barajasko D gunean zegoen motxila. ETAk hantxe lehertu zuen 2006ko abenduaren 30ean furgoneta bat, eta bi zibil hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.