Rubalcabak dio isun gutxiago jarri dituztela azken asteetan

2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Autobideetan gehienezko abiadura orduko 110 kilometrora jaitsi denetik isun gutxiago jarri direla adierazi du Espainiago Gobernuko presidenteorde eta Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak. «Jendea muga berria errespetatzen ari da, eta erregaia aurrezten ari dira. Hori oso garrantzitsua da Espainiarentzat». Rubalcabak berriro ere neurria defendatu du. «Atzera egiten baino gehiago, aurrera egiten ari gara halako neurriekin».

UPDko diputatu Rosa Diezi erantzunez egin zituen adierazpenak Rubalcabak. Diezen arabera, Espainiako Gobernuak erregaia aurrezteko hartutako neurriak «desegokiak eta irrigarriak» dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.