Ruben Ribero, Ibon Goieaskoetxea eta Julen Mujika presoak "bortizki jipoitu" dituztela salatu du Etxerat-ek

2012ko uztailaren 3a
16:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Villefranche Sur Saoneko espetxean daude Ruben Ribero, Ibon Goieaskoetxea eta Julen Mujika euskal presoak "bortizki jipoitu" dituztela salatu du Etxerat-ek.  

Elkarteak azaldu duenez, igandean, "funtzionarioen talde bereziak sartu ziren, kaskoz eta armez hornituak, hiru euskal presoen ziegetan, eta bortizki jipoitu zituzten, presoei zauriak eraginez. Jarraian, zigor ziegetara eraman zituzten eta inkomunikatuta daude ordutik". Goieaskoetxeak senideekin hitz egin omen du, baina inork ez du Riberoren eta Mujikaren berririk.

Espetxeko funtzionarioen jarrera euskal presoekiko "bereziki bortitza" dela gaitzetsi du Etxerat-ek. Gainera, senideen bisitak debekatzeko mehatxua erabiltzen dute funtzionarioek, elkartearen esanetan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.