Jaime Tapia Arabako Auzitegiko magistratu eta Demokraziarako Epaileen taldeko kideak EAEko Auzitegi Nagusiko presidente izateko aukerak dauzka. Izan ere, Europa Pressek jakinarazi duenez, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian (CGPJ) hura lehendakari izendatzeko aurrekoardioa lortu dute, eta erabaki horrek EAEko Auzitegi Nagusian aldaketa ahalbidetuko luke, gaur egun Fernando Ruiz Piñeiro baita presidente.
CGPJko akordioaren arabera, bertako magistratu aurrerakoiek Tapia EAEko Auzitegi Nagusiko buruzagitzan jartzea lortuko lukete eta Maria Eugenia Alegret Magistraturaren Elkarte Profesionaleko kideak (APM) Kataluniakoan segituko luke -gaur egun ere bera da presidentea-.
Ruiz Piñeiro APMko kidea da, eta Ibarretxe auzia izan da haren kasu nagusietakoa. Ez da euskalduna; Tapia bai.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako auzitegiko presidentearen aukeraketa hilaren 28an izango da eta, Tapiaz eta Ruiz Piñeiroz gain, Manuel Diaz de Rabago eta Maria Victoria Cinto ere badira hautagai.
justizia