Lurzoruen legea

SA abstenitu egingo da Lurzoruen Legearen bozketan, hirukoak hiru emendakin onartzen baditu

SAko legebiltzarkide Joseba Permachek iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzako hirukoak SAren 40 zuzenketetatik hiru onartzen baditu, Lurzoruaren Legearen bozketan abstenitu egingo dira beraiek, eta horrela, legea onartuta geldituko da. Ostegunean egin zuten Eusko Legebiltzarrean Lurzoruen Legearen bozketa, berdinketa egon zen, eta beraz, astelehenean berriz bozkatuko dute.

2005eko otsailaren 19a
13:21
Entzun
Hirukoak beste aukera bat izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren lege egitasmoa onetsi ahal izateko, ostegunean berdinketa izan baitzen Eusko Legebiltzarreko bilkuraren bozketan. Lege egitasmoak 37na boto jaso zituen alde eta kontra: alde, Eusko Jaurlaritza babesten duten EAJ, EA eta IU-Berdeenak, eta UArena; kontra, berriz, PP, PSE-EE eta Sozialista Abertzaleenak. Ondorioz, beste bozketa bat egin beharko dute datorren astelehen goizean.

SAk eskaintza egin dio gaur hirukoari: beraiek aurkeztutako 40 emendakinetatik hiru onartzen badituzte, SA taldeko legebiltzarkideak abstenitu egingo dira bozketan, eta beraz, legea onartu egingo litzateke.

Hala gertatzen ez bada, berriz ere berdinketa gertatzea espero da, eta berdinketari eutsiz gero, egitasmoa bertan behera geratuko litzateke behin betiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.