Georgiako hauteskunde batzordeak emandako datuen arabera, Mikhail Saakashvili izango da berriro ere Georgiako presidente. Larunbatean egin zituzten bozak, eta emaitza ofizialen arabera, botoen %52,8 jaso ditu Saakashvilik, bigarren itzulia saihesteko adina -botoen %50 da muga-.
Levan Gatxetxiladze buru duen oposizioak iruzurra salatu du, eta manifestazio handia egin zuten atzo Tbilisi hiriburuan. Bihartik aurrera, ortodoxoen Eguberria amaitzen denean, protestekin jarraitzeko deia egin zien herritarrei.
Gatxetxiladzek Errusiaren babesa du, eta Saakahsvilik, berriz, Mendebaldearena.