Sabin Etxean zintzilikatu dira, Libiako gerraren aurka protesta egiteko

Bi ekintzaileak, atzo, suhiltzaileek jaitsi aurretik. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi pertsona Sabin Etxea EAJren Bilboko egoitzako paretatik zintzilikatu ziren atzo, Libiako gerraren aurka protesta egiteko, eta EAJk Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako misioari emandako babesa salatzeko. Arnesen laguntzarekin, bi ekintzaileak 11:30 aldera zintzilikatu ziren hormatik, eta EAJ: Libiako gerrari bai. Gerra inperialistarik ez zioen pankarta erakutsi zuten. Handik minutu gutxira, ertzainak iritsi ziren Sabin Etxera, eta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, jaisteko eskatu zieten bi lagunei, baina hauek ez zieten kasurik egin. Ordu erdi zintzilikatuta egon ostean, suhiltzaileek hormatik jaitsi zituzten. Ertzaintzak identifikatu egin zituen, eta jakinarazi zien beren kontrako diligentziak hasiko dituztela. Ekologistak Martxan-ek, KEMek, Kakitzatek, Sare Antifaxistak eta Komite Internazionalistek, berriz, bat egin dute ekintzarekin, eta gerrak herritarrengan heriotza eta miseria sortzen dituela salatu dute. Espainiako Kongresuak martxoaren 22an onartu zuen, EAJren sostenguarekin, Nazio Batuen misioari babesa ematea.

Datorren asteazkenean, Baionako herriko etxearen aurrean egingo dute gerraren kontrako elkarretaratzea, hainbat taldek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.