Iaz Realak ehun urte egin zituela-eta klubeko kideak izan dira gaur Astigarragan (Gipuzkoa) sagardo denboraldia ofizialki zabaldu dutenak, Petritegi sagardotegian. "Gure sagardo berria" oihukatu eta txotx eginez ireki dute denboraldiko lehen kupela. Hain justu, Jokin Aperribai Realeko presidentea izan da denboraldiari hasiera eman diona, Martin Lasarte Realeko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailearekin eta Mikel Aranburu kapitainarekin batera.
Aurtengo sagardoa "gorputza duena eta oso aromatikoa" dela adierazi du Jose Mari Alberro Sagardo Etxeko zuzendariak. Bederatzi milioi litro ekoiztu dituzte aurten, iaz baino %30 gutxiago. "Uzta eskasa izan da eta beste urteetan baino %30 sagar gutxiago ekoiztu dugu. Hala ere, sagarra ona izan da, garraztasun gutxikoa", Alberroren iritziz.
gizartea
Sagardo "aromatikoa" aurten
Gaur ireki dute denboraldia, Astigarragan. Realeko presidenteak zabaldu du lehen kupela, "gure sagardo berria" oihu eginez. Bederatzi milioi litro ekoiztu dituzte aurten, iaz baino %30 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu