Sakana utzikeria jasaten ari dela salatu dute kalean

Ehunka lagun, atzo, manifestazioan. ANDONI CANELLADA / ARP.
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Krisi ekonomikoa Sakana egoera larrian jartzen ari dela salatu zuten atzo ehunka pertsonak, Iruñean, manifestazioan. Enpresak pixkana-pixkana ixten ari direla nabarmendu zuten; azkena, asteon bertan: Arfe enpresak langileei jakinarazi die ateak itxiko dituela eta 157 langileak kalean geratuko direla. Nafarroako Gobernuak eskualdea «utzita» daukala salatu dute. Krisi mahai bat sortzearen alde egin dute, egungo egoera nola konpondu aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.