Ezbeharra

Sakanako bi mendizale hil dira Beriain mendiko hegal batean behera amilduta

Nafarroako Sakana bailarako bi gazte Beriain mendian ezbeharra izanda hil dira: 31 urteko Ruben E.A., Iturmendikoa, da zenduetako bat, eta adin bereko Borja R.I., Altsasukoa, bestea. Mendizale biak atzodanik falta ziren, eta erreskatean ibili direnek agertu dutenez, mendi hegal batean behera amilduta hil dira. Goizeko bederatziak aldera aurkitu dituzte gorpuak; zehazki, bilaketa lanetan laguntzen zebilen Unanuko bizilagun batek.

2005eko ekainaren 25a
16:55
Entzun
Ruben E.A. eta Borja R.I. atzo abiatu ziren Beriainera, baina iluntzean itzuli ez zirenez, kezkatuta, Guardia Zibilari abisua eman zioten senitartekoek. Mendizaleak bilatzeko taldea lanean hasi zen orduan: Guardia Zibileko kideek, foruzainek, suhiltzaileek eta Nafarroako Gobernuko helikoptero batek osatu zuten taldea.

Gau guztian galdutako gazteen bila ibili dira, baina gaur goiza arte ez dute haien arrastorik aurkitu. Azkenean, 08:50 aldera, bilaketa lanetan laguntzen ari zen Unanuko bizilagun batek topatu ditu gazte biak, hilotz, Beriainen hego magaleko hegal batean. Erreskatean aritu direnek uste dute hegalean behera erorita hil zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.