komunikabideak

Sakanako euskal hedabideak kinka larrian

2010eko urtarrilaren 15a
09:59
Entzun
Diru laguntza publiko ezak eta krisialdiak arazo ekonomiko larriak sortu dituzte Sakanako Guaixe astekarian eta Beleixe irratian. Sakandar 1, euro 1. 20.000 baietz! ekimena abian jarri dute zorrei aurre egiteko.

Izan ere, 2009ko uztailean Nafarroako Gobernuak euskal hedabideei agindutako diru laguntzak ez dira heldu, eta horrek kinka larrian jarri ditu hainbat hedabide; Bierrik Fundaziokoak, tartean. Guaixe astekaria eta Beleixe irratia Bierrik Fundazioaren parte dira.

Guaixe astekaria eta Beleixe irratia Sakanako euskaldunak informatzeaz arduratu dira urteetan. Hamabost urte daramatza Guaixe-k ostiralero eskualdeari buruz berri ematen; Altsasun (Nafarroa) du egoitza. Beleixe irratiak Etxarri Aranatzen (Nafarroa) du estudioa eta dagoeneko hamar urte bete ditu Sakanako uhinetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.