Hondakinak

Sakanan uztailaren 8an hasiko dira atez ateko bilketarekin

Zortzi herritan birziklatze tasa %25etik %80ra igoko dela espero dute Sakanako Mankomunitateko arduradunek. Gaur ziren hastekoak, baina eguraldiagatik ezin izan dituzte azpiegiturak jarri.

urtzi urkizu
2013ko ekainaren 27a
13:02
Entzun

Nafarroako Sakana eskualdean uztailaren 8an hasiko dira atez ateko bilketa sistemarekin. Hain justu, honako herri hauetan: Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Bakaiku, Urdiain eta Olatzagutian. Oraingoz, Altsasu eta Irurtzun geratu dira sistema berritik kanpo. Sistema berriak bederatzi lanpostu sortu ditu.

Gaur ziren hastekoak bilketa sistema berriarekin, baina atzeratu egin dute eguna. Izan ere, eguraldiaren eraginez, ezin izan dituzte bilketa egiteko sistema berriaren azpiegiturak jarri, eta atzeratu egin dute atez atekoaren hasiera eguna.

2013. urtean 45 parte hartze bilera egin dituzte. Topaketa horietan 1.800 bizilagun inguruk parte hartu dute. Ehunka etxeetan, bestalde, ez zaie materia organikoa atez ate bilduko, konpostatzea egiten dutelako. Materia organikoa biltzen hasiko dira gaur aipatutako zortzi herrietan.

Birziklatze tasa %25etik %80ra igoko dela espero dute Sakanako Mankomunitateko arduradunek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.