Eskuko telefonoa euskaraz erabiltzeko aukera ez izateagatik pertsona batek konpainiarekin kontratua baliogabetzeko eskubidea daukala ebatzi du Bilboko Auzitegiak. Hala, arrazoia eman dio Patxi Garcia Abascal abokatuari, honek Vodafone konpainiaren aurka iaz jarritako salaketan.
Konpainiak emandako telefonoa euskaraz erabiltzerik ez zegoela ikusi zuenean, Garciak aukera hori duen telefono bat eskatu zuen pasa den urtean, eta, bestela, enpresarekin zeukan kontratua baliogabetzeko eskatu zuen. Vodafoneren bezero hark jarritako baldintza bakarra telefono berria euskaraz erabiltzeko aukera izatea zen, eta beste telefonoak baliabide urriagoak izatea berdin zitzaiola zioen. Vodafonek ez zion euskaraz erabiltzeko aukera duen sakelako telefonorik eskaini.
18 hilabeteko iraunkortasun kontratua sinatu zuen Garciak eta, kontratua etetea erabakiz gero, ehun euroko kalteordaina ordaindu behar zuen. Parte sartu zuen, halaber.
Garciak "garrantzitsutzat" jo du epaitegiaren erabakia, "lehen aldiz onartu delako euskaldunok arlo pribatuan euskara erabiltzeko dugun eskubidea".
Salaketa jaso zuten bi enpresak ez dira auzitegian azaldu: Vodafone eta Senderuelo.