Espainiako Auzitegi Gorenak plazaratutako epaiaren arabera, legebiltzarkideen bortxaezintasuna edozein prozedura judizialen gainetik dago. "[Parlamentarien] bortxaezintasuna ez da erantzunkizunetatik salbuesten duen agindua soilik, prozedura judizial bat haste hutsaren aurrean pribilegioa ere bada", argudiatu du Gorenak.
"Parlamentario baten iritzien aurrean jurisdizkioa bazterrera geratzen da, beraz ezin du iritzi horien edukia aztertu pribilegio horren babesa merezi dutenetz erabakitzeko", erantsi du.
epaia