Salatu dute gizon bat adin txikikoak grabatzen aritu dela Azpeitiko igerilekuetan

Estali gabeko igerilekuko sorosleek eta Itaiak egin dute salaketa. Horrez gainera, gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita.

Eraso matxisten aurkako elkarrretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eraso matxisten aurkako elkarrretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko uztailaren 24a
09:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken orduetan ere indarkeria matxistako zenbait kasu gertatu dira. Azpeitian (Gipuzkoa), salatu dute gizon bat adin txikikoak grabatzen eta behatzen aritu dela estali gabeko igerilekuetan. Igerilekuko sorosleek eta Urola Erdialdeko Itaiak egin dute salaketa, sare sozialetan.

Horrez gainera, Gasteizko Udalak jakinarazi du 27 urteko gizonezko bat atxilotu zutela herenegun, bortxa matxista egotzita; azaldu dutenez, bikotekide ohiari eraso egin zion kalean. Emakumeak ziurtatu zuen aurrez ere mehatxu egin izan diola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.