Salatu dute gutxien dutenek jasango dutela kalte gehien

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
PPren gobernuak agindutako murrizketen eragina baliabide gutxien dutenek pairatuko dute gehien. Talde eta alderdi politiko gehienek bat egin dute uste horrekin. Osalde elkarteko buru Jose Luis Uriak «bidegabe» jo du pentsionistek botikak pagatu beharra eta langileek ordaintzen duten zatia handitzea: «Beste herrialde batzuetan egin dute, eta gutxien dutenek jasan dute». ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari erreparatu die: neurriak ez ezartzeko edo kargua uzteko eskatu die Jone Olariaga sindikatuak Osakidetzan duen ordezkariak. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak ere salatu ditu batean eta bestean egiten ari diren murrizketak: «Ezinezko egiten ari dira ekonomia haztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.