Festak

San Joan suak piztu dira

Hasi dira sanjoanak. Sua piztu zen herri guztietan, ohitura zaharrak berpiztu, eta festa giroan udari hasiera emateko.

2013ko ekainaren 24a
18:20
Entzun

Sanjoanak askotarikoak dira Euskal Herrian, baina sua da denetan protagonista. Horregatik, aukera zabala dago festa hauek nahi bezala ospatzeko. Hernanin esaterako, Akelarrea egin zuten atzo. Sorginek eta apaizek inkisizioaren garaiak antzeztu zituzten eta akelarre batekin amaitu zuten.

Tolosan desfilea zegoen goizean goiz, eta milaka pertsona bertaratu ziren. Pausu garrantzitsua izan zen atzokoa, lehen aldiz, emakumeek parte hartu baitzuten bordon dantzan.

[Youtube]http://youtu.be/PORKtY4xnK4[/Youtube]
San Joan Sua saguesen, Donostia.

Sakanako festak Arbizuko sanjoanak hasi zituzten. Herriko neskek uzta oparoa eskatu zuten, sanjoan kanta abestuz, eskutik helduta eta soineko tradizionalak jantzita. Irurtzunen ordea, suak pertsonaia mitologikoak esnatu zituen, eta joaldunen musikaren laguntzaz herriko plazan dantzan aritu ziren.

Batzuetan hiru egun eta besteetan aste osoa. Batzuetan erromeriak eta besteetan musika elektronikoa. Baina egun batzuetan, suak festa piztu du Euskal Herrian zehar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.