San Marko mankomunitatea Diputazioaren «panpina» bihurtu dutela salatu dute

2010eko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. San Marko mankomunitatea Gipuzkoako Diputazioaren eta Hiri Hondakinen Partzuergoko «panpina» bihurtzea leporatu diete EAJri eta PSE-EEri ezker abertzaleak, Alternatibak eta Ezker Batuak. Horien irudiko, herritarren eta udalerrien interesak defendatu ordez, errauste plantaren interesak ari dira lehenesten. Adibide gisa jarri dute ez dutela mankomunitateko idazkaria eta kontu hartzailea San Marko osatzen duten hamar udalerrietatik aukeratu, eta «gabezia eta ezintasun hori estaltzeko», San Markoko estatutuak «bihurrituz», diputazioko arduradun bat izendatu dutela batzarrak bozkatu gabe. «Horrek gauza bakarra adierazten du: PSE eta EAJ ez dira fio funtzionarioekin, beldur baitira langile horiek legediak esaten dutena betearaziko duten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.