Pedro Sanchez Espainiako presidentea, Gabriel Rufian ERCko diputatua eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrekin ageri diren kartelak ibili dira, gaur, Madrilgo kaleetan barrena, furgoneta batean. Francisco Franco diktadorea lurpetatuta dagoen Erorien Harana monumentua dagoen bezala uztearen aldeko talde baten kanpainaren parte da.
Twitter kontuan azaldu dutenez, Espainiako "abertzale" talde bat dira, eta aurre egin nahi diote Espaniako Gobernuak Erorien Haranerako agertu dituen asmoei. Sanchezen gobernuak Franco deshobiratuko duela iragarri du, eta horren alde agertu da Espainiako Kongresua ere.
La furgoneta sigue dando vueltas por Madrid y seguirá varios días.@sanchezcastejon@gabrielrufian@ArnaldoOtegi ¡ODIAN LA CRUZ!@Confepiscopal@cardenalosoro CONTAMOS CONTIGO ¿VERDAD?#elvallenosetocapic.twitter.com/khvrinT4uD
— EL VALLE NO SE TOCA (@ValleToca) 20 de septiembre de 2018
Horrez gain, hainbat produktu atera dituzte Erorien Haranaren eta Francoren irudiekin, kanpaina finantzatu ahal izateko.
CAMISETAS Y TAZAS DE #elvallenosetoca
— EL VALLE NO SE TOCA (@ValleToca) 7 de septiembre de 2018
Contribuye en la defensa activa del Valle. Nuestra causa. Tu causa.
Con la generosa colaboración de Bazar Patria, con tienda física en Madrid o por internet.
Tan fácil como pinchar en el enlace y eligir tu modelo.https://t.co/p7AsXBbl1Spic.twitter.com/xONXZOFdGX