PPko lider Alberto Nuñez Feijook Espainiako gobernuburu bilakatzeko saiakeran porrot egin ostean, Espainiako errege Felipe VI.ak atzo ekin zion alderdiekin bilera erronda bat egiteari, beste inbestidura saio baterako hautagaia zehazteko asmoz. Alderdi independentistek uko egin diote bertan parte hartzeari, baina aurkeztu da EAJko eledun Aitor Esteban. Jeltzaleak erregeari jakinarazi dio oraintxe ezin dela ziurtzat jo PSOEko idazkari nagusi eta jarduneko gobernuburu Pedro Sanchezen hautagaitza babestuko dutenik.
EAJk aurreko astean jakinarazi zuen sozialistekin hitz egiten ari direla, baina negoziazioei orain helduko diete, PPren inbestidurak huts egin ostean. Halere, jeltzaleen ustez, PSOEk JxCrekin itxi behar du lehenik akordioa. Izan ere, alderdi hura ez da inbestidurako bloke gisa definitu denaren parte izan azken legealdian, baina haren botoak ere beharrezko ditu Sanchezek orain. Haiek eta ERCk Kataluniako independentzia prozesuarekin lotuta auzipetutako lagunentzako amnistia jarri dute mahai gainean, eta autodeterminazio eskubidea baliatzeko urratsak ere eskatu dituzte. Esan du gaur-gaurkoz ez direla betetzen Sanchez babesteko baldintzak. Horiek hala, Estebanek ez du baztertu urtarrilean hauteskundeak berriz egin behar izatea; izan Moncloaren «kalkulu demoskopikoengatik», izan aliatu posible batek atzera egiten duelako.
Alderdiak
Sanchezek ez du oraindik bermatua jeltzaleen botoa
Aitor Esteban EAJko Kongresuko eledunak esan du gaur-gaurkoz ez direla baldintzak betetzen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak