Sanferminetan Runako parkean jai gunea jartzeko baimena jaso du Gora Iruñeak

2014ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUÑEA. Iaz bezala aurten ere, Runako parkean izango da Gora Iruñearen jai gunea. Udalak lehiaketa bat abiatu zuen, baina hutsik geratu zenez, espero izatekoa zen Gora Iruñea taldeak laster jasotzea baimena. Plataformako kideak ez ziren seguru, ordea, eta atzo jaso zuten baimen ofiziala. Sanferminetan jai gunea bertan jarriko dute, beraz, uztailaren 6tik 14ra bitartean. «Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunak» antolatu nahi dituzte Runako parkean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE