Ubide baten ondotik paseoan ari ziren herritar batzuk hezur multzo bat topatu dute Beran (Nafarroa), eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du gorpua identifikatzeko. Poliziak uste du joan den ekainean Saran desagertu zen 81 urteko emakumearenak izan daitezkeela. Azaldu dutenez, gorpua deskonposizio egoera aurreratuan dago.