BILBO. Sare sozialetan jasotako iruzkin negatiboak direla eta, emakumeek antsietate, beldur, tristezia eta arazo gehiago izaten dituzte gizonek baino. Hala ondorioztatu du Deustuko Unibertsitateko azterketa batek. Zehazki, emakumeen %22k segurtasun falta sentitzen dute sare sozialengatik, eta gizonen %8k. Beldurrean (%6/%1), janari arazoetan (%10/%2), lo arazoetan (%15/%9) eta urduritasunean ere (%25/%12), andreek kalte handiagoak izaten dituzte, lan horren arabera.
Era berean, txostenak dio emakumeek joera handiagoa dutela gizonek baino sare sozialek eragiten dizkieten arazoen berri lagunei emateko. %22k gertatzen ari zaiena kontatzen dute arazoa hobeto kudeatzeko estrategia gisa. Gizonen artean soilik %11k egiten dute hori.
Sare sozialek kalte handiagoa egiten diete emakumeei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak