Sare elkarteak babesa eman dio joan den asteazkenean Bruselan Arnaldo Otegi askatzeko eta presoen sakabanaketa amaitzeko aurkeztu zuten ekinaldiari. Basque Friendship taldearen ekimenez eginiko adierazpena nazioarteko 24 izen ezagunek izenpetu zuten. "Kartzela oso egoera gogorretan ezagutu duten pertsonak dira", nabarmendu du Sarek zenbait sinatzaileri buruz. Halaber, herrialde eta ideologia desberdinetako hainbat parlamentari daudela azpimarratu du, baina bat etorri direla eskaera jakin baten inguruan. "Halako akordioak hemen ere ezinbestekoak dira milaka laguni eragiten dien sufrimendu egoera amaitzeko". Gaur-gaurkoz giza eskubideen urraketak soilik Espainiako Gobernuaren aldetik datozela salatu dute.
Sarek babesa eman dio Basque Friendshipen ekinaldiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu