Sarek dio bilakaera izan dela espetxe kudeaketan

2023ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Bi urte iragan dira Eusko Jaurlaritzak espetxe politikaren kudeaketa bere gain hartu zuenetik, eta Sarek «itxaropentsutzat» jo du ibilbide hori euskal presoei dagokienez. Oraindik salbuespenezko espetxe politika aplikatzen bada ere, «bilakaera geldo» bat ikusi dute.

Sareren ustez, «ezinbestekoa» da, egoera normalizatzeko prozesu bati ekitea, ausardiaz eta atzerapenik gabe: «Bizi dugun aldian kokatuta, gertatutakoaz ezer ahaztu gabe, baina behar diren neurriak hartuta, gainditutako indarkeriaren faseari behingoz bukaera emateko, minik sor ez dadin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.