Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du 11 hondartzatan

'Behin betiko txanpa etxera' lelopean egin dituzte mobilizazioak. «Ezinezkoa izango da elkarbizitzara jauzi egitea euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea eman gabe», adierazi dute.

Presoen aldeko mobilizazioa, gaur, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Presoen aldeko mobilizazioa, gaur, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2025eko abuztuaren 3a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Urteroko moduan, gaur ere euskal preso eta iheslarien aldeko aldarria izan da Euskal Herriko 11 hondartzatan. Eguerdian, Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deituta, preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu dute Bakion, Ean, Lagan, Laidan, Lekeition, Mundakan, Muskiz-Zierbenan, Ondarroan (Bizkaia), Deban, Orion eta Donostian (Gipuzkoa). Behin betiko txanpa etxera lelopean egin dituzte mobilizazioak.

Ohar bidez, adierazi dute «ezinbestekoa» dela «gatazkak utzitako ondorio guztiak amaitzea», Euskal Herriak iraganari aurre egin eta elkarbizitza lortu nahi badu.

«Ondorioez ari garenean, biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egiaz, aitortzaz eta erreparazioaz ari gara, noski, baina ezin ahaztu dezakegu ezinezkoa izango dela elkarbizitzara jauzi egitea euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea eman gabe», nabarmendu dute.

15198980
Presoen aldeko mobilizazioa, gaur, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gehitu dute «benetan gogorra» izaten ari dela etxeratzearen azken fasea, baina azken urteetan emandako pausoak goraipatu dituzte: «Egun, 56 dira zigorrak erregimen irekian betetzen ari diren presoak, eta hori olatua hartzen jakin dugun seinale argia da».

Dena den, gogorarazi dute hamaika direla oraindik «egia jakiteko, errekonozituak izateko eta erreparatuak izateko falta diren biktimak, biolentzia ezberdinak jasandakoak. Zer esanik ez urte luzeetan erbestean egotera behartuak izan diren iheslari zein deportatuak». Horregatik, prozesuari azken bultzada ematera dei egin dute: «Sufrimendua oraindik egon badagoelako, ezinbestekoa da euskal herritarren gehiengoak etxeratzearen alde egitea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.