Sarek euskal presoen egoeraren berri emango du Kataluniako Parlamentuan
BARTZELONA.Sare plataformak euskal presoen egoera azaltzeko agerraldia egingo du ekainean Kataluniako Parlamentuan. Ohar batean jakinarazi duenez, Kataluniako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordean egingo du agerraldia, CDC, ERC, PSC eta CUP alderdiek gonbidatuta. PPk eta Ciudadansek aurka bozkatu dute. Sakabanaketa politikaren ondorioen berri emango dute plataformako kideek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu