Politika

SAri "dagokion dirua" itzultzeko eskatu du Permachek

Joseba Permach Eusko Legebiltzarreko SA talde ohiko kideak talde hari "dagozkion" diru sariak ordaintzeko eskatu du. Gainera, eskaera hori egiteko bilera eskatuko dio Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidenteari. Permachek azaldu duenez, Batasuna legez kanpo utzi zutenean diru sari hori ordaintzeari utzi zioten, orotara 700.000 euro inguru.

2005eko abenduaren 2a
14:09
Entzun
Batasuna legez kanpo utzi zutenean, legebiltzarreko talde gisa zegokion diru kopurua SAri emateari utzi egin zion Eusko Legebiltzarreko ikuskatzaileak, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz.

Permachek azaldu duenez, aurreko legegintzaldiko Legebiltzarreko Mahaiko presidente Juan Mari Atutxak, eta mahaikide ohi Kontxi Bilbao eta Gorka Knrorrek ukatu egin zioten SAri talde gisa zegokion diru kopurua. Orduan, 'Atutxa auzia'-ren epaiaren menpe zaudela argudiatzen zutela azaldu du Permachek. Orain, hiru horiek absolbitu egin dituztenez, diru kopuru hori ez ordaintzeko ez dago inolako arrazoirik, Permachen iritzian.

Beraz, "borondate politiko pittin bat baldin badago", Eusko Legebiltzarrak diru hori itzuli egin behar duela uste dute SAko legebiltzarkide ohiek. Diru hori itzuli ezean "iruzurra eta dagokionari dirua harrapatzea" izango litzatekeela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.