Sasoiak euskal presoen eskubideak aldarrikatu ditu

ELA eta EILASek bat egin dute euskal presoen eskubideen defentsan etzi egingo den manifestazioarekin

Sasoia elkarteko kideen elkarretaratzea, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal presoen eskubideeak aldarrikatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo Sasoia elkarteak Iruñean, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. Bilkuraren bitartez, hainbat eskakizun egin zizkion Nafarroako jubilatuen elkarteak Espainiako Gobernuari. Batetik, sakabanaketa politika amaitu eta preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko galdegin zuten elkarteko kideek. Bestetik, gaixotasun larriak dituzten presoak libre utzi eta epaiketaren zain dauden preso prebentiboak behin-behinean aske uzteko eskatu zuten. Horrez gain, zigorra beteta dituzten presoak libre uzteko eskatu zuten, bai eta zigorrak luzatzeko indarrean dagoen legedia eta zigorra betetzeko muga berrogei urtean ezartzen duena indargabetzeko ere.

Manifestazioari babesa

Bestalde, ELA eta EILAS sindikatuek bat egin dute Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira lelopean etzi Bilbon egingo den manifestazioarekin. Biek esan dutenez, Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatzeak bake bidean lagunduko luke.

Hala, ELAk ohar batean euskal presoen aurkako sakabanaketa politika, isolamendua eta zigorren luzapena amaitzeko exijitu du. Halako erabakiak bakea «sendotzeko» eta demokrazian sakontzeko balioko dutela uste du ELAk. EILASek, berriz,kartzela politikak oinarrizko eskubideak urratzen dituela salatu du, eta hura aldatzea «gatazka politikoa leuntzeko» urrats garrantzitsua litzatekeela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.