txirrindularitza

Schumacherrek Giroko bigarren etapa garaipena lortu du Gemona del Friulin

Stefan Schumacher Gerolsteiner taldeko txirrindulariak eskuratu du Italiako Giroko 18.etapako garaipena. Bera izan da lehena Gemona del Friuliko helmugan Lampreko Marzio Bruseghin eta Illes Balears taldeko Ivan Gutierrezen aurretik. Bigarren eta hirugarren postuan iritsi dira hurrenez-hurren helmugara.

2006ko maiatzaren 25a
18:33
Entzun
Sillian hasi eta Gemona del Friuliraino 210 kilometro egin dituzte gaur txirrindulariek. Ivan Basso CSC taldeko txirrindulari italiarra sailkapen nagusiko

Gaurko garaipenearik, bigarren aldiz igo da Stefan Schumacher podiumeko mailarik gorenera. Izan ere, Namurren amaitu zen hirugarren etapa ere irabazi zuen Gerolsteiner-eko gizonak.

David Lopez, Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulari bizkaitarrak etapa bikaina egin du. Azkenean, baina, laugarren helmugaratu da eta tropela 2 minutu eta 43 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.