hezkuntza

Seaskak manifestaziora deitu du hilaren 30erako, irakasle falta salatzeko

Baionan izango da martxa. Ikastolen elkarteak dio Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez dizkiola behar adina irakasle jartzen. "Egoera larria da".

Aitor Renteria.
2011ko apirilaren 7a
18:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Seaska Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen elkarteak manifestazioa antolatu du hilaren 30erako (larunbata), Frantziako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak behar adina irakasle jartzen ez dizkiola salatzeko. Ikasturte bakoitzeko 150-200 ikasle gehiago ditu Seaskak, gaur berak esan duenez, baina egun hamazazpi irakasleren soldatak elkarteak berak ordaintzen ditu eta ez Hezkuntza Ministerioak.

Datorren ikasturterako beste bost irakasle beharko dituela aurreikusia du Seaskak, eta uste du horien soldatak ere berak ordaindu beharko dituela. "Egoera larria da", adierazi dute gaur, Baionan.

Lapurdiko hiriburuan bertan izango da manifestazioa, baina oraindik ez dituzte jakinarazi ordua eta lekua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.