Txirrindularitza

Sebastien Hinault irabazle Vueltan, esprintean

Egoi Martinezek jarraitzen du itzuliko lider.

2008ko irailaren 9a
17:30
Entzun
Sebastien Hinaultek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako hamargarren etapa: Sabiñanigo-Zaragoza (151, kilometro). Esprintean nagusitu da, ustekabean. Lloyd Mondory izan da bigarren, Greg Van Avermaet hirugarren. Ondoren, hiru esprinter: laugarren Oscar Freire izan da, bosgarren Tom Boonen, seigarren Koldo Fernandez de Larrea.

Matei Jurco izan da etapako beste protagonista bat. Helmugarako 112 kilometro falta zirela ihes egin eta 7.20ko aldea eduki du gehienez. 19 kilometro falta zirela Jose Antonio Lopezek harrapatu egin du. Tropelak bi horiek hamarren faltan harrapatu ditu, eta esprintean heldu dira Zaragozako helmugara.

Egoi Martinez Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak segitzen du lider. Bigarren tokian Levi Leipheimer dago (11 segundora), Alberto Contador hirugarren (32ra), Alejandro Valverde laugarren (1.00era), Carlos Sastre bosgarren (1.38ra), Ezequiel Mosquera seigarren (2.10era), Igor Anton zazpigarren (2.23ra).

Bihar korrituko dute itzuliko hamaikagarren etapa: Calahorra-Burgos (178 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, 141. kilometroan.

Larunbatean edukiko dute berriro mendia, Angliru maila berezikoan bukatuko den etapan. Aurretik, egun berean, lehen mailako hiru mendate igoko dituzte. Igandean ere mendia. Larunbatera artean lidergoari eusteko helburua du Euskaltel-Euskadik -ostiralean atseden eguna egongo da-.

Hilaren 21ean bukatuko da Vuelta, Madrilen. Aurreko egunean 17,1 kilometroko krono-igoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.