"Euskal Herriak bizi duen zapalkuntza eta gure bizitzako egunerekotasunean, alor guztietan jasaten dugun ukazio eta inposaketari aurre egin eta Euskal Herria eraikitzeko ezinbesteko lanabesa da intsumisioa" Segiren iritzian. Esan dutenez, "euskal gazteriak intsumitu besterik ezin du egin inposaketa eta ukazioaren aurrean".
Horregaitik, intsumisioaren aldeko kanpaina abiatu dute.
Azaroaren 11n intsumisioa eguna egingo dute. Lanuzteak, geldialdiak eta mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.
Abenduan ere mobilizazioak egingo dituzte. 6,7 eta 8an herri eskolak egitea proposatu dute, eta 3an mobilizazioak egingo dituzte.
Intsumisioa