Sei adingabe zauritu dira Azpeitian izandako auto istripuan

13 eta 16 urte arteko gazteak Azpeitia ingurukoak dira eta istripua Oñatz bidean gertatu zen atzo arratsaldean.

2008ko apirilaren 28a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo Azpeitian (Gipuzkoa) izan zen auto istripu batean, Oñatz bidean, sei adingabe zauritu ziren; haietatik hiru, larri. Autoak errepidetik irten zuen eta malkar batetik behera joan zen, 50 metro baino gehiagoan.

Gertakariak 16:30ak inguruak izan ziren eta gazteetako baten amaren autoa ari ziren gidatzen. Zaurituetako hiru Osakidetzaren helikopteroan eraman behar izan zituzten Barakaldoko ospitalera.

13 eta 16 urte arteko gazteak Azpeitikoak eta ingurukoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.