Presoak

Sei euskal preso bakartu dituztela salatu du Askatasunak

=i18/98 auziagatik=i espetxeratutako Karlos Trenor, Xabier Balanzategi, eta Ruben Nieto dira horietatik hiru. Auzi bereko Bixente Askasibar euskal preso bakarra da Topasko kartzelan.

2008ko urtarrilaren 16a
17:17
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, sei euskal preso bakartu dituzte Espainiako espetxeetan, 75. artikulua aplikatuta: Soto del Realen (Madril) Aner Mimenzak eta Borxa Urberuagak bakartuta jarraitzen dute, urtarrilaren hasieran Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeetako zuzendariak kartzela horretara egin zuen bisita batean sakabanaketaren kontrako oihuak egin zituztenetik. Darocan (Aragoi) Gaizka GaƱan daukate bakartuta, eta hari elkartasuna adierazteko itxialdia egiten ari dira gainerako euskal presoak.

Bakartu dituzten preso horietatik hiru 18/98 auzian zigortu eta espetxeratutakoak dira. Askatasunaren arabera, Karlos Trenorri egun batetik bestera, bestelako azalpenik gabe aplikatu diote bakartzea Puerto I kartzelan (Andaluzia). Xabier Balanzategi Valdemoron (Madril) daukate bakartuta, preso sozial batekin ziega partekatzeari uko egin ziolako, eta Murtziako espetxean Ruben Nieto daukate bakartuta. Auzi berean zigortutako Bixente Askasibar, berriz, euskal preso bakarra da Topasko (Gaztela-Leon) kartzelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.