Irungo (Gipuzkoa) ostatu batean kalez jantzita zeuden hiru ertzaini eraso egitea egotzita sei gazte atxilotu dituzte gaur Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Ustezko erasoa 6:15ean izan da, gazte haiek ertzainak ezagutu egin dituztenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
15 eta 31 urte artean dituzte sei atxilotuek; bakarra da adintxikikoa.
Ertzainak artatu egin dituzte osasun zentro batean, eta haietako bati mediku azterketa egin beharko diote, begi bat kolpatua duelako, Herrizaingo Sailaren arabera.
Atxiloketak