Sei gizon atxilotu dituzte asteburuan Nafarroan eta beste bat Gasteizen indarkeria matxista egotzita

Bost gizoni genero indarkeria leporatu diete; beste biri, berriz, sexu erasoak egin izana.

Bortxa matxistaren aurkako protesta bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Bortxa matxistaren aurkako protesta bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko urtarrilaren 7a
12:06
Entzun

Foruzaingoak asteburuan egindako atxiloketen berri eman du. Jakinarazi duenez, lau gizonezko atxilotu dituzte genero indarkeriaren delitua leporatuta. Atxiloketa horietako bi Iruñean egin dituzte; beste bat, Cadreitan; eta laugarrena, Ameskoabarrenan. Ez dute kasuon inguruko beste xehetasunik eman.

Horietaz gainera, beste bi gizon atxilotu dituzte sexu erasoengatik. Gizonetako bat Iruñean atzeman zuten, bikotekide ohiari sexu eraso bat egitea egotzita; emakumeak urruntze agindu bat galdegin zuen. Beste gizona, berriz, Tuteran atxilotu zuten, ukituak egitea leporatuta.

Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoak adierazi duenez, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbat iluntzean Gasteizen, bikotekideari kalean jotzea leporatuta. Larunbat gauean gertatu zen erasoa, Prudencio Maria Berastegi kalean, eta lekuko batzuek eman zioten abisua Udaltzaingoari. Poliziek genero indarkeria egotzita atzeman zuten gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.