Iruñean aurkeztu ditu Batasunakk mintzakide taldeko sei kideak. Hiru irizpide erabili dituzte sei lagun horiek aukeratzeko: batetik lurraldetasuna. Hau da, Euskal Herri osoko ikuspegia batu nahi izan dute talde horretan. Hala, Etxeberria eta Otegi gipuzkoarrak dira; Urabaien eta Santesteban nafarrak; Dañobeitia bizkaitarra eta Larralde lapurtarra.
Bestetik, "esperientzia eta gaztetasuna" uztartzeko ahalegina egin dute, eta horregatik adin eta bizipen desberdinetako jendeak osatzen du taldea. Azkenik, generoaren irizpidea aplikatu dute: hiru emakumezko eta hiru gizonezko.
Beren mintzakide taldea aurkezteaz gain, Batasunak dei egin die gainerako indar politikoei haiek ere beren negoziatzaileak izenda ditzaten, hala elkarrizketa prozesua abiatzeko. Izan ere, berriro ohartarazi dute "osoa ez bada" ez dela prozesurik izango.
Politika