Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, mutil adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik Donostian

Zigorrari buruzko akordioa lortu dute fiskaltzak eta akusazio partikularrak.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko ekainaren 30a
13:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizon batek aitortu du iaz sexu eraso bat egin ziola 14 urteko mutil bati, gaur Gipuzkoako Probintzia Auzitegian egindako epaiketan. Auzitegiak sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio. Zigorra hitzartu dute fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Fiskaltzak hamabost urteko kartzela zigorra eskatu zuen, baina zigor apalagoa ezartzea onartu du, akusatuak egindakoa aitortu duelako eta epaiketa hasi aurretik 20.000 euro ordaindu dituelako biktimarentzako kalte ordain gisa.  

Gizonak —49 urte zituen— ligatzeko aplikazio baten bidez ezagutu zuen mutila, urtarrilean. Bazekien adingabea zela, eta biluzik ageri zen argazkiak eskatu zizkion; era berean, bere argazkiak bidali zizkion nerabeari. Egun batzuk geroago, mutilarekin harremanetan jarri zen Whatsapp bidez, eta hitzordua jarri zuten gizonaren etxean, otsailean. Gizonak sexu erasoa egin zion. 

Zigortuari 1.080 euroko isuna ezarri diote haurren artean material pornografikoa banatzeagatik eta adingabeei sexu jazarpena egiteagatik; kartzelatik ateratakoan, zortzi urtez egon beharko du zaintzapean, eta ezingo du adingabeekin zerikusirik duen lanik edo jarduerarik egin hamar urtean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.