Sei urteko zigorra, emakume bat labanaz sastakatzeagatik
DONOSTIA. Andre bat hiltzen saiatzea egotzita, sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gizon bati. Halaber, 45.100 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Erasoa 2008an gertatu zen, Alegian (Gipuzkoa). Emakumearekin ordaindutako sexu harremana izan ostean, gizonak, andreari masaje bat ematean, labanarekin eraso zion, «hiltzeko xedearekin», epaiak dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu